Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 2019

Unai Mendizabalek irabazi du Zumarraga-Urretxuko saioa

Aiurri 2019ko ira. 28a, 20:33

Zumarraga-Urretxuko Zelai Arizti Aretoan jokatu da gaur Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako bosgarren final-zortzirena. Unai Mendizabal zizurkildarra izan da irabazlea. Bertsozaleek ez dute hutsik egin gaurkoan ere, aurretiaz sarrera guztiak agortuta zeuden eta. Kantuan, hurrengo sei bertsolariak:

  • Eli Pagola Apezetxea
  • Iker Ormazabal Ojeda
  • Iñigo Izagirre Urteaga
  • Mikel Tapia Aierbe
  • Nerea Elustondo Plazaola
  • Unai Mendizabal Jauregi

Unai Mendizabalek lortu ditu puntu gehien, 449,5 puntu. Beraz, urriaren 19an Andoainen jokatuko den final-laurdenean kantatuko du zizurkildarrak. Hauek izan dira gaur bertsolariek lortutako puntuazioak:

  • Unai Mendizabal Jauregi..........449,5
  • Nerea Elustondo Plazaola........439,5
  • Iñigo Izagirre Urteaga................419
  • Mikel Tapia Aierbe......................417
  • Eli Pagola Apezetxea..................416
  • Iker Ormazabal Ojeda.................378

Iker Iriarte Iribar aritu da aurkezle lanetan eta epaimahaiko kideak hurrengoak izan dira: Eneritz Azkue Basurko, Karlos Ibarguren Olalde, Leire Beloki Lizarralde, Mikel Lersundi Ayestaran eta Mikel Urteaga Azkue. Idazkari lanetan, berriz, Silvia Etxaniz Alberdi aritu da.

 

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!