Erasmus+ programaren barruan, hizkuntza gutxituen inguruko hausnarketa egiteko aukera izango dute herriko 8 gaztek. Elgoibar, Donibane Garazi eta Galway-eko beste zortzina gazterekin batera, bi egonaldi egingo dituzte; Irlandan lehena, Euskal Herrian bigarrena.