Abian da Pello Mari Otaño Bertso-paper Lehiaketa

Aiurri 2019ko urr. 2a, 12:35
Iazko sariketako protagonistak

Teodoro Hernandorena Kultur Taldeak Pello Mari Otaño bertsolari handiaren omenezko bertso-paper lehiaketa antolatu ohi du urtero, Harituz Bertsozale Elkartearen lankidetzarekin. Aurtengoan parte hartu nahi dutenek, azaroaren 17ra arteko epea izango dute lanak aurkezteko.

Teodoro Hernandorena Kultur taldeko kideek jakinarazi dutenez, lau mailatan banatuta antolatzen dute lehiaketa:
1.- Gelen arteko maila: Lehen Hezkuntzako taldeentzat.
2.- Gaztetxoen maila: 15 urte artekoentzat (2004an edo geroago jaiotakoak).
3.- Gazteen maila: 18 urte artekoentzat (2001 eta 2004 urteen artean jaiotakoak).

4.- Helduen maila: 2000n edo aurretik jaiotakoentzat.

 

1.- Gelen arteko mailan, gela bakoitzak nahi adina bertso-paper bidal ditzake. Bertso-paper bakoitzeko hiru bertso edo sei kopla idatzi beharko dira, aukeran.
2.- Gaztetxoen mailan, parte-hartzaileek nahi adina bertso-paper bidal ditzake. Bertso-paper bakoitzeko hiru bertso edo sei kopla idatzi beharko dira, aukeran.

3.- Gazteen mailan parte-hartzaileek nahi adina bertso-paper bidal ditzake. Bertso-paper bakoitzeko, gutxienez, sei bertso idatzi beharko dira.
4.- Helduen mailan, parte-hartzaile bakoitzak nahi adina bertso-paper bidal ditzake. Bertso- paper bakoitzeko, gutxienez, zortzi bertso idatzi beharko dira.

GAIA

- Maila guztietan gaia, neurria eta doinua libreak izango dira, bakoitzaren aukerakoak. Bertso guztiak euskaraz idatzitakoak izango dira.

EPEA eta HELBIDEA

Bertso-lanak 2019ko azaroaren 17aren aurretik bidali behar dira. Lanak e-postaz zein paperean jasoko ditugu, helbide hauetako batean:

info@hernandorena.eus

edo

HERNANDORENA KULTUR ELKARTEA (Pello Mari Otaño bertsopaper lehiaketa)

P.K. 22 - Iriarte etxea – Pello Mari Otaño plaza, 1 20159 - Zizurkil

SARI-BANAKETA

Sari-banaketa ekitaldia 2019ko abenduaren 5ean izango da, Zizurkilgo Iriarte Jatetxean egingo den bertso-afariaren aurretik. Sariak jasotzerakoan, irabazleek beraien bertsoak kantatzeko aukera izango dute

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!