2019/10/10 19:30

Hitzaldia

'Euskaraz bizi ahal gara' hitzaldia

'Euskaraz bizi ahal gara' hitzaldia
Iriarte etxea, Zizurkil

Zer nolako arrastoa utzi du Euskaraldiak Tolosaldean? Zenbateraino bizi gaitezke euskaraz Zizurkilen eta zenbat erabiltzen dugu? Zerk garamatza batzuetan euskara ez erabiltzera? Galdera hauei erantzuteko asmoz, herriz herriko hitzaldi zikloa antolatu du Galtzaundi Euskara Taldeak eta orain, Zizurkilen egingo du geldialdia.
Bi hitzordutan emango da hitzaldia Zizurkilen, bi ostegunetan, 19:30etan.  Hitzaldietan Tolosaldeko eta Zizurkilgo egoera soziolinguistikoaren errepasoa egingo da, lehenengo Euskaraldiko ondorioak eta datuak plazaratuko dira, etorkizuneko Euskaraldia zer izango den azalduko da eta eskualdeko euskalgintzaren egoeraren berri ere emango da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!