Margarita Eizmendik 100 urte bete ditu gaur

Ainhoa Gil 2019ko urr. 16a, 20:11

Egun handia da gaur Margarita Eizmendirentzat eta haren etxekoentzat. Gaur da mende bat Margarita jaio zela eta ospakizunetan murgilduta dago familia. Elkarrekin bazkaltzeko elkartu dira, besteak beste, Margaritaren hamar seme-alabak, amaren inguruan.. Zizurkilgo Udaleko kideak ere gerturatu dira ospakizunera, Margarita zoriondu eta lore sorta bat oparitzera.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!