Elizpe jubilatu elkarteko kideek jakinarazi dute azaroaren 17an egingo dutela urtero antolatu ohi duten omenaldi-bazkaria. Aurten, Zizurkilgo Pasus jatetxean egingo dute.
Menuaren prezioa 27 eurokoa izango da, baina bazkideek 25 euro ordaindu beharko dituzte.
Interesa dutenek Elizpe jubilatu elkartean bertan eman dezakete izena, asteazken eta ostiraletan, 11:00etatik 13:00etara.