Xanti Esnaolaren lanak ikusgai, Plazida Otaño liburutegian

Aiurri 2019ko aza. 7a, 12:30

Plazida Otaño liburutegian erakusketa berria dago ikusgai. Astelehenean zabaldu zuten Xanti Esnaola billabonatarraren erakusketa. Akuarelaz egindako margolan ederrak jarri ditu ikusgai Esnaolak. Paisaiak dira nagusi, gertukoak batzuk, urrutiko lurraldetakoak beste asko.

Urte asko darama Xantik margolari lanetan. Betidanik izan du zaletasun hori, eta ordu asko eskaintzen dio. Gustatzen zaizkion paisaien argazkiak hartzen ditu oinarri gisa gehienetan, nahiz eta ez den hori lantzen duen genero bakarra.

Azaroaren 29ra arte egongo da ikusgai erakusketa.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!