Aiztondoko Mugimendu Feministak antolatuta, elkarretaratzea egin dute Joxe Arregi plazan. Indarkeria matxistak aurten hildako emakume guztien izenak irakurri dituzte, eta zapata pareak jarri dituzte plazan, haietako bakoitzaren omenez. Ekitaldi goxoa izan da, feminismoaren beharra azpimarratuz amaitu dena.