Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna

Emakumeenganako indarkeria salatzeko elkarretaratzea, Zizurkilen

Ainhoa Gil 2019ko aza. 25a, 20:00

Aiztondoko Mugimendu Feministak antolatuta, elkarretaratzea egin dute Joxe Arregi plazan. Indarkeria matxistak aurten hildako emakume guztien izenak irakurri dituzte, eta zapata pareak jarri dituzte plazan, haietako bakoitzaren omenez. Ekitaldi goxoa izan da, feminismoaren beharra azpimarratuz amaitu dena.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!