Euskararen Nazioarteko Eguna 2019

Euskararen eguna ospatu zuten Zizurkilen

Ainhoa Gil 2019ko abe. 4a, 12:13

Atzo, abenduak 3, ospakizunetan murgilduta pasa zuten arratsaldea zizurkildarrek. Ipuin-kontalariak, Hitzolariak ekimena..., herrigunean nahiz Elbarrenan, izan zen zertaz gozatu.

Herriko ikastetxeek ekitaldi ezberdinak egin zituzten eta, iluntzean egin zuten ekitaldi nagusia, Joxe Arregi plazan. Bukalai dantza taldeko kideek agurra dantzatu zuten eta Hitzolariak ekimenaren baitan bildutako hitzekin segidilla osatu zuen Unai Mendizabalek. Igotz Alkortak egin zituen aurkezle lanak, eta gogora ekarri zuen Euskararen egunean ez ezik, urteko 365 egunetan zaindu behar dela euskara.

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!