Herriko ikastetxeek ekitaldi ezberdinak egin zituzten eta, iluntzean egin zuten ekitaldi nagusia, Joxe Arregi plazan. Bukalai dantza taldeko kideek agurra dantzatu zuten eta Hitzolariak ekimenaren baitan bildutako hitzekin segidilla osatu zuen Unai Mendizabalek. Igotz Alkortak egin zituen aurkezle lanak, eta gogora ekarri zuen Euskararen egunean ez ezik, urteko 365 egunetan zaindu behar dela euskara.