Pello Mari Otaño Bertso-paper Lehiaketako sari-banaketa eta bertso-afaria

Ainhoa Gil 2019ko abe. 5a, 11:51

Pello Mari Otaño

Epaimahaiak dagoeneko eman du bere ebazpena, eta gaur egingo dute sari-banaketa ekitaldia Zizurkilgo Iriarte etxean. sorta irabazleak egileek abestuta entzun ahal izango dira, 19:00etatik aurrera. Ondoren, bertso-afaria egingo dute bertan,

Honako hauek dira VI. Pello Mari Otaño bertso-paper lehiaketako sorta eta bertso jartzaile sarituak:

Helduen mailan:
2. Zatzaizkidana baldinbanatzaizu (Mikel Artola)
2. Kausalitateak (Lierni Rekondo)

Gazteen mailan:
1. Aulki bat hutsik (Aner Peritz Manterola)
2. Zain (Maddi Aiestaran)
2. Itsu (Maddi Aiestaran)

Gaztetxoen mailan:
1. Kanpoko bizitza hori (Nerea Isusi)
2. Euskaldunon hizkuntza (Izar Zelarain)
2. Beldurra (Beñat Mateos)

Azken urteetako joerari eutsiz, arrakastatsua izan da aurten ere Pello Mari Otaño bertso-paper sariketa, parte-hartzeari begiratu besterik ez dago bestela: gelen arteko mailan 40 lan aurkeztu dira, gaztetxoen mailan 10, gazteen mailan 6 eta helduen mailan, 8.

Azaroaren 17an itxi zen sortak entregatzeko epea eta geroztik, haiek irakurri, baloratu eta epaitzen aritu da epaimahaikoa. Sari banaketa gaur izango da, Zizurkil Goiko Iriarte etxean eta bertan, bertso sorta sarituak euren egileek kantatuta entzun ahal izango dira.

Epaimahaikoa Harituzeko hainbat kidek osatu dute. Izenordez sinatutako bertso sortak iritsi dira epaileen eskuetara eta hauek arduratu dira bertso sortarik onenak aukeratzeaz. Epaimahaikoak aurtengo edizioan jasotako lanen kalitatea azpimarratu nahi du, bereziki gaztetxo eta gazteen mailan. Neurri, gai eta estilo oso ezberdinetako lanak jaso dira eta ez omen da lan erraza izan maila bakoitzean bi bereizi eta epaileen arteko adostasuna lortzea. Hori dela eta, sarietan ere hainbat aldaketa gauzatu omen dira. Helduen mailan, epaileen adostasun faltagatik, lehenengo saria eman gabe geratuko omen da. Horren lekuan, bi bigarren sari banatuko dira. Gazte eta gaztetxoen mailan, berriz, lehenengo sariaz gain, bi bigarren sari banatuko dira, epaimahaia adostasun horretara iritsi baita.  

Antolatzaileek sariketaren balorazio "oso positiboa" egin dute eta jendea datozen urteetan ere bertsoak idatzi eta bidaltzera bultzatu nahi dute.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!