Errezetak Aiurriko hurrengo alean argitaratuko ditugu, gabonetako gehigarrian.
Hamaika ikaslek eman zuten izena Xabier Tello sukaldariak astearte iluntzean eskainitako gabonetako sukaldaritza tailerrean. Lau platerez osatutako menua sortu zuen Tellok eta denon artean sukaldatu zituzten. Honakoak izan zen menua: itsaski salpikoia; gratinatutako bieira cavarekin; azpizuna foie-rekin eta Pedro Ximenez saltsarekin eta postre gisa mamiz, sagarrez eta intxaurrez betetako krepeak.
Errezetak Aiurriko hurrengo alean argitaratuko ditugu, gabonetako gehigarrian.