2019/12/14 11:00 - 23:00

Kirol Astea

Hamabi orduz kirolean

Hamabi orduz kirolean
Intxaur pilotalekua eta Elbarrena, Zizurkil

11:00 Haurrenzat kirol eta jokoak Intxaur pilotalekuan, ZEK taldearen eskutik. Halterofiliako oinarriak jasoko dituzte, Danena elkartearen laguntzaz. Ondoren, hamaiketakoa eta opari-banaketa.

16:00etatik 19:00etara, Halterofiliako Taldekako Gipuzkoako Txapelketa, Intxaur pilotalekuan.

22:00 Haurren Gau Krosa. Kilometro bat egin beharko dute korrika. 850 metro kontrolatuta, 150 metro libre. Izen-ematea egunean bertan egin ahal izango dute 19:00etatik 21:00etara Joxe Arregi plazan, edo ikastetxeetan banatutako eskuorrien bidez, aurrez.

22:30, Zizurkilgo XXIII Gau krosa, Ibontxo Gonzalez memoriala. Iban Lizarragak azaldu du Gau Krosaren izena aldatzearen arrazioa: "Duela gutxi hildako Ibontxo Gonzalez herritarraren izena hartuko du aurrerantzean Gau krosak. Korrika egitea maite zuen Ibontxok eta askotan parte hartu zuen Gau Krosean ere. Aitortza gisa, bere izena hartuko du probak aurrerantzean".

  • 2004-2006 urte artean jaiotakoek 2,5 kilometro. 2002an edo aurretik jaiotakoek, 7 kilometro.
  • Izena emateko: www.herrikrosa.eus. Bezperan, Joxe Arregi plazan 19:30etatik 21:00etara. Bi kasuetan 3 euro ordaindu beharko dira. Egunean bertan ere egin ahal izango da izen-ematea, baina 5 euro ordaindu beharko dira. Gehienez 250 kirolari onartuko dituztela azaldu du Iban Lizarragak.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!