Inmigrazioa, Pape Niang-ek kontatua, Liburuaren Astean

Ainhoa Gil 2019ko abe. 19a, 11:10

Pape Niang eta Mikel Garcia

Pape Niang senegaldarraren bizipenak kontatzen ditu Mikel Garcia Idiakez kazetariak idatzitako liburuak. "Hasiera berri bat" izenburupean, inmigrazioaren laztasuna agerian uzten du.

Abenduaren 18an aurkeztu zuten "Hasiera berri bat" liburua, Zizurkilgo Liburuaren Astearen barruan. Bertan ziren Pape Niang, protagonista nagusia, eta Mikel Garcia kazetaria eta liburuaren egilea.

Argia aldizkarirako idatzitako erreportaje bat lantzeko elkartu ziren lehendabizikoz Pape Niang eta Mikel Garcia. Harreman hartatik sortu zen inmigrazioaren inguruko liburu bat idazteko ideia. Denbora luzez, ostiralero bildu ziren Pape eta Mikel, eta barrenak hustu zituen Papek, berak bizi izandakoak azaltzeko. "Nik bizi izandako egoerak milaka eta milaka pertsonek bizitzen dituzte egunero, eta askok ezin dute kontatu. Itsasoan hiltzen direnek  ezin dute hitz egin. Eskerrak eman nahi dizkiot Argiari aukera hau emateagatik, ahotsa emateagatik", esan zuen Papek aurkezpen ekitaldian

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!