Gabonak 2019

Jostailu truke azoka egin zuten abenduaren 22an

Aiztondoko Denbora Bankuak antolatuta, truke azoka egin zuten igandean Zizurkilgo Joxe Arregi plazan. Jostailuak, liburuak, arropa..., erabiltzen ez direnak eraman, eta beste bat hartzeko aukera eskaini zuen truke azokak. Jende asko gerturatu zen azokara goizean zehar.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!