Gabonak 2019

Familian kantari ibili dira Zubimusuko eta Pedro Mari Otañoko txikienak

Aiurri 2019ko abe. 24a, 12:28

10:15etan elkartu dira Zubimusu ikastolako haurrak, gurasoak eta irakasleak ikastolan; baita Pedro Mari Otaño eskolako familiak ere beren eskolan. Herrian barrena kantuan ibili dira eskusoinua eta trikitixa lagun dutelarik. Herriko puntu ezberdinetan kantuan aritu ostean, Aurrera plazan bildu dira guztiak hamaiketakoa jatera Urkamendi elkarteko kideek prestatutakoa.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!