Gabonak 2019

Olentzero eta Mari Domingi Zizurkilera iritsi zirenekoa

Ainhoa Gil 2019ko abe. 26a, 12:16

Urkamenditik behera iritsi ziren Olentzero eta Mari Domingi. Haiekin batera zen astoa, opariak saskietan zituela, eta bidean batu zitzaizkien hainbat eta hainbat lagun. Trikitilarien doinuekin iritsi ziren plazara Olentzero eta Mari Domingi eta bidea argitzeko argi-zuziak zeramatzaten herritarrak ere alboan zituzten.

Irrintzi bikainekin hartu zituzten plazan Olentzero eta Mari Domingi eta ondoren, Bukalai dantza taldeko kideek bi dantza eskaini zizkieten.

Ondoren, Galtzagorri baten kontakizuna entzun hala izan zuten plazara gerturatutako guztiek eta ekitaldia amaitzeko, Olentzero eta Mari Domingi agurtu azken orduko eskariak egiteko aukera izan zuten haurrek. Ekitaldia amaituta, etxez etxe opariak banatzeko lanari ekin zioten. Datorren urtean berriz ere zain izango dituzte eskualdeko herritarrek.

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!