2020/01/18 12:00

Ekitaldia

Zizurkildik igarotzen den trafikoa mugatzeko irtenbide eske

Zizurkildik igarotzen den trafikoa mugatzeko irtenbide eske
Joxe Arregi plaza, Zizurkil

Larunbat honetan, urtarrilak 18, Joxe Arregi plazan, eguerdiko 12:00etan, Zizurkildik pasatzen den trafikoa mugatzeko irtenbide bat eskatzen jarraitzeko beste ekitaldi bat egingo dute. Ekitaldia, erraldoien konpartsaz eta musikaz lagunduta egongo da eta pintxoak eta edariak  eskainiko dituzte. Bertan norberak bere balkoi edo leihoan jartzeko banderak ere jarriko dira salgai. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, "kutsadura eta segurtasun arazoak behin betirako mugatuz,  herriko bizimodua defendatzea eta herrigiroa berrindartzea da ekimenaren helburua".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!