Ekitaldia, erraldoien konpartsaz eta musikaz lagunduta egongo da eta pintxoak eta edariak eskainiko dituzte. Bertan norberak bere balkoi edo leihoan jartzeko banderak ere jarriko dira salgai. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, "kutsadura eta segurtasun arazoak behin betirako mugatuz, herriko bizimodua defendatzea eta herrigiroa berrindartzea da ekimenaren helburua".