Estitxu Fernandezen hitzaldia larunbatean, Zubimusu ikastolan

Argazkia: Xumar Altzugarai Arakues

Datorren larunbatean, urtarrilak 18, Estitxu Fernandez psikologoak hitzaldia eskainiko du Zizurkilgo Zubimusu ikastolan, 1-3 urteko haurren gurasoei eta interesa duen edonori zuzenduta.

'1-3 urteko haurra ezagutzen' izenburupean, adin tarte horretako haurraren garapena (garapen emozionala, autonomia ...) izango du hizketagai. 10:00etatik 12:00etara luzatuko da hitzaldia. Gerturatu nahi duenak, aurrez izena eman beharko du, ikastolako idazkaritzan (943 692 321) edota webguneko formularioa beteta.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!