Modelismo erakusketa, asteburuan Atxulondon

Aiurri 2020ko urt. 22a, 12:38
Pieza ezberdinak jarriko dituzte ikusgai

Modelismoa Estatikoko Gipuzkoako Elkarteak erakusketa berezia antolatu du asteburu honetarako Zizurkilen, Udalarekin elkarlanean. Atxulondo kultur etxeko areto nagusian pieza ezberdinak jarriko dituzte ikusgai eta lanak nola sortzen dituzten ere erakutsiko dute. Larunbatean egun osoan zehar ikusi ahal izango dira lanak, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, eta igandean goizez, 10:00etatik 14:00etara.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!