Larunbatean egun osoz eta igande goizean zehar, nola lan egiten duten ikusi ahal izan zuten, aurrez aurre, Atxulondo kultur etxeko Areto Nagusira bildu ziren herritarrek. Hainbat gaien inguruko lanak ikusteko aukera izan zuten gerturatutakoek: hegazkinak, gerrako ibilgailuak, filmetako pertsonaiak…
Maketa horiek nola garatzen eta margotzen dituzten bertatik-bertara ikusteko aukera ere izan zuten Atxulondora bertaratu zirenek.