Biala eskatzeko elkarretaratzea

Aiurri 2020ko ots. 6a, 12:19

Atzo, otsailak 5, elkarretaratze jendetsua egin zuten Zizurkilen, saihesbidea eskatzeko. Biala Orain! plataformak deituta, hainbat herritar gerturatu zen Bulandegi bidea eta Erniobidea arteko biribilgunera. 18:00etatik 18:30etara, trafikoa eten egin zuten eta ilara handiak sortu ziren.

Herritarrez gain, zenbait udal-ordezkari ere gerturatu zen elkarretaratzera. Aspaldikoa da biala edo saihesbidearen premia eta bizilagunek askotan luzatu dute egiteko eskaera. Azken hilabeteotan protesta eta ekitaldiek indarra hartu dute, irtenbideren bat ahalik eta azkarren lortzeko asmoz.

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!