Torturaren Aurkako Nazioarteko eguna da otsailaren 13a. Egun horri lotuta, mahai-ingurua eskainiko dute Zizurkilen Olatz Dañobeitiak, Miren Azkaratek eta Nekane Txapartegik, azken honek skype bidez.
"Tortura ostean berreraikitzen, genero perspektibatik" horixe izango da mahai-inguruaren izenburua.