Urtarrilaren 25ean zabaldu zuten erakusketa. Zenbait astetan zehar jasotako materiala jarri dute ikusgai liburutegiko arduradunek. Motxila ibiltaria ekimenaren baitan, misio bat burutzea eskatzen zaie motxila jasotzen dutenei.
Oraingoan, transmisioa zen gai nagusia. Aurreko belaunaldikoengandik ikasitako kantu, errezeta, ipuin, jolas, ahokorapilo..., horiek guztiak bildu eta liburutegira eramateko erronka jartzen zien misioak herriko haur eta gaztetxoei. Bildutako materiala ikusgai jarri dute liburutegian, guztien gozagarri.
Otsailaren 8ra arte bertan egongo da jarrita erakusketa.