Ekitaldi sorta, Torturaren Aurkako Egunaren harira

Aiurri 2020ko ots. 10a, 10:39

Otsailaren 13an, ostegunarekin ospatuko da Torturaren Aurkako Nazioarteko eguna. Egun hori gogoan, ekitaldi ezberdinak antolatu ohi dituzte Zizurkilen, eta hala izango da aurtengoan ere.

Ostegunean bertan, mahai-ingurua izango da Atxulondo kultur etxean:

"Tortura ostean berreraikitzen, genero perspektibatik" izenburupean arituko dira Olatz Dañobeitia, Miren Azkarate eta Nekane Txapartegi. Suitzatik arituko da asteasuarra, skype bidez.

Arratsaldeko 19:00etan hasiko da mahai-ingurua.

Igandean ere, hilak 16, ekitaldi ezberdinak egingo dituzte:

  • 09:00 Ibilaldia Haizetsura, Pello Mari Otaño plazatik abiatuta.
  • 13:00 Ekitaldia Joxe Arregi plazan.
  • Ondoren, bazkaria Urkamendi elkartean.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!