Lilatoira joateko autobus zerbitzua

Aiurri 2020ko ots. 10a, 17:00

Martxoaren 1ean ospatuko da aurtengo Lilatoia. Parte hartuko duten korrikalarientzat autobus zerbitzua antolatu du Zizurkilgo Udalak. Gaurtik hasi eta otsailaren 21era bitarte zabalik egongo da izena emateko aukera.

Martxoaren 1ean, 09:10etan aterako da autobusa Kaixo tabernaren ondotik. Itzulerako autobusa berriz, 12:30etan abiatuko da Donostiako autobus-geltoki berritik.

Izena emateko, Udal-bulegoetara gerturatu edo 943 691 012 telefono zenbakira deitu beharko da, otsailaren 21era bitarte.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!