Emakume atzerritarren topaketa

Aiurri 2020ko ots. 11a, 11:13

'Guretzako' izenburupean, ekimen berria abiaraziko dute ostegunean Zizurkilen. Herrian bizi diren emakume atzerritarrei, elkartu eta elkar-ezagutzeko deia luzatu zaie ostegunerako.

Goizeko 10:30etarako jarri dute hitzordua, Atxulondo Kultur Etxean. Atzerritik etorri eta Zizurkilen bizi diren emakumeei luzatu zaie deialdia. Elkarrekin gosalduz, esperientziak partekatu eta elkar-ezagutzea da helburua.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!