Margarita Eizmendi zendu da

Ainhoa Gil 2020ko ots. 13a, 09:45

Ikaztegietakoa zen, izaten, Margarita Eizmendi Garaialde. Gaztetan etorri zen Zizurkilera eta bertako maistra izan zen urte askoan. 100 urte bete zituen joan zen urriaren 16an, eta bere familiako kideez inguratuta ospatu zuen. Atzo iritsi zen bere heriotzaren albistea.

2012n elkarrizketatu zuen Aiurrik Margarita. Elkarrizketarako aitzakia berezia zen: Margaritaren anai-arreba guztien adinaren batuketak, marka harrigarria uzten zuen: 1000 urte.

Bere bizimoduaren inguruko berri eman zuen Margaritak elkarrizketa hartan:

Irakurri elkarrizketa hemen.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!