Torturaren egia, itzaletik argira

Aiurri 2020ko ots. 17a, 11:03

Torturaren Aurkako Egunaren harira, ekitaldi sorta egin zuten atzo Zizurkilen. Goizean Haizetsun egindako ekitaldiak jarraipena izan zuen eguerdian. Jende asko gerturatu zen tortura jasan dutenei omen egitera.

Torturak jasa dituzten emakumeei zor zaien aitortza hartu zuten ahotan atzoko ekitaldian. Oihana Iguaranek bertsotan aipatu zuen otsailaren 13an hiru emakume torturatuk Zizurkilen utzitako testigantzak eta Maialen Azkuek ere haiek behar duten aitortza azpimarratu zuen txalo artean.

Koldobika Jauregik torturatu guztien omenez egindako 'Barne Kanta' eskulturaren aurrean agurra dantzat zuten bi dantzarik eta Maribi Arregik, Joxe Arregiren arrebak, lore sorta jarri zuen haren omenez. Eusko Gudariak abestuz amaitu zen eguerdiko ekitaldia eta ondoren, bazkaria egin zuten.

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!