Biala eskatzeko elkarretaratzea, asteazkenean

Aiurri 2020ko ots. 21a, 11:33

Biala orain! plataformak deituta, elkarretaratzea egingo dute otsailaren 26an, Zizurkilgo errotondan. Elbarrenatik egunero pasatzen den trafikoa arinduko duen saihesbidea eskatzen ari dira herritarrak aspalditik eta azken hilabeteotan, ekintza ezberdinak antolatzen ari dira. 18:00etan hasiko da elkarretaratzea.

Handia da egunero Bulandegi bidetik eta Erniobidetik barrena pasatzen den ibilgailu kopurua. Horrek segurtasun, soinu eta kutsadura arazoak sortzen ditu eta denbora luzea da herritarrak bial baten beharra aldarrikatzen ari direla.

Azken hilabeteotan indar handia hartu dute aldarrikapen horiek. Asteazkenean, 18:00etan elkartuko dira herritarrak, Bulandegi eta Ernio-bidea arteko errotondan, trafikoa moztuz.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!