Inauteriak 2020

Ostiral Meheko kalejira koloretsua

Ainhoa Gil 2020ko ots. 21a, 20:01

Pedro Mari Otaño ikastetxeko, San Millan eskolako, Zubimusu ikastolako eta Uliazpiko kideek kalejira koloretsua osatu dute gaur Zizurkilen. Loatzo Musika Eskolako kideek jarri dute musika eta, 15:15etan hasita, herriko kaleetan barrena ibili dira zirkuko pertsonaiak nahiz sorginak. Joxe Arregi plazan emanaldi ederrak eskainiz eman diote amaiera arratsaldeari.

Giro ederrean ibili dira zizurkildarrak Ostiral Mehez. Eguerdian, San Millan eskolako haur guraso eta irakasleek kalejira eta emanaldia eskaini dituzte Zizurkilgo herrigunean. Arratsaldean, herriko hiru ikastetxeak elkartu dira kalejira koloretsu eta alaia osatzeko. Urtero bezala, azken asteotan prestatutako emanaldiak eskaini dituzte plazan eta, indarrak hartzeko, merienda goxoa jaso du haur bakoitzak.

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!