Biala Orain! plataformak deituta, elkarretaratzea egin zuten atzo zizurkildarrek, Bulandegi bidea eta Erniobidea arteko errotondan. Arratsaldeko 18:00etan hasita, ordu erdiz eten zuten trafikoa, saihesbidearen beharra bistaratzeko. Datozen asteetan ekitaldi ezberdinak egingo dituztela ere jakinarazi zuten.