Zizurkilen erosketak egiteak oparia dakar

Aiurri 2020ko ots. 28a, 10:26

2 Xexto izeneko ekimena martxan da Zizurkilen. Herrian erosketak egiteagatik, zozketa batean parte hartzeko txartelak jaso dituzte zizurkildarrek. Bihar egingo dute zozketa, 12:30etan, Joxe Arregi plazan.

Zizurkilgo Udala eta herriko merkari eta ostalariek, bertako merkataritza eta ostalaritza
sustazteko eta indartzeko, otsailak 29 (bisurtea – bisiesto) aitzakia hartuta, 2 XEXTOren zozketa
izan dute abian.
Otsailean zehar, Udalak txartel bat banatu zuen etxez etxe eta txartel horren trukean
zozketarako 10 zenbaki oparitu dira herriko komertzio eta tabernetan. Gasturen bat eginez
gero, zenbaki gehiago jaso ditu erostaile bakoitzak. Guztira 32000 zenbaki banatu dira herri
guztian eta Zizurkilgo taberna eta komertziotan eskuragarri daude.
Otsailaren 29an egingo da zozketa, Joxe Arregi plazan, eguerdiko 12:30tan eta aurretik, goiza pixka bat girotzeko, erraldoien kalejira egitekoa dute, eguraldiak laguntzen badu. XEXTOetan parte hartu duten komertzioetako produktuak eta erosketa-baleak zozketatuko dituzte.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!