Guretzako ekimenaren bigarren bilera, bihar

Aiurri 2020ko mar. 5a, 13:32

Atzerritik Zizurkilera etorritako emakumeei zuzendutako ekimena da "Guretzako". Haiek arteko sarea osatzea du helburu eta otsailean egin zuten lehen bilera. Hainbat jatorritako emakumeak bildu ziren lehen hitzorduan eta ekimenak jarraipena izango du. Bihar, martxoaren 6an, 10:00etan bilduko dira, Atxulondo Kultur Exean.

Sarea zabaltzea eta sendotzeko asmoz,  aurrez aurreko eta ahoz ahoko gonbidapenak zabaltzen jarraitu dute Zizurilgo Udaleko kideek, eta lehenengo hitzordura bildutakoak eurak ere mezulari bihurtu dituzte, emakume horien guztien errealitatea ikusgai egitea eta herrian ezagutzera ematea lortu nahi baitute.

Bigarren hitzordua bihar izango da, martxoaren 6an, ostiralean, goizeko 10:00etan, Atxulondo kultur etxean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!