Txirrindularitza Zizurkilen

Aiurri 2020ko mar. 11a, 10:46

Aiztondoko Klasikoak Zizurkilen izango du helmuga igande honetan. Horrekin lotuta, Zizurkilek txirrindularitzarekin izan duen lotura erakusten duen erakusketa antolatu dute Atxulondo Kultur Etxean.

Zizurkilek aspaldidanik izan du  harreman estua txirrindularitzarekin garai batean, Klasika ere egin izan zen txirrindulari profesionalekin. Danenak ere talde profesionala izan zuen eta besteak beste, Frantziako Tourrean ere parte hartu zuten Seat Orbea Danena taldekoek.

Emakumeen elite mailako frogak ere antolatu izan dira eta iaz Emakumeen Bira bailarara ekartzea ere lortu zen, nahiz eta orain bertan behera geratu den froga hori. Gainera, azken urte hauetan txirrindularitza eskola martxan jarria da eta indarrean dago.

Garai bateko argazki, bideo eta material ezberdina biltzen duen erakusketa antolatu dute. Bihar, osteguna, arratsaldeko 18:00tan irekiko da erakusgela eta igande eguardirarte egongo da zabalik.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!