Zizurkilen barrena pasatzen den trafiko handiari irtenbidea ematea eskatzen du Biala orain! plataformak. Azken datuen arabera, 10.000 ibilgailuk zeharkatzen du herria egunero-egunero, horrek sortzen dituen arazoekin. Egoerari irtenbidea emateko, saihesbidea edo biala egitea eskatzen dute herritarrek.
Azken asteetan egin duten bezala, herriguneko trafikoa eten zuten atzo, protesta egiteko. 18:00etatik 18:30etara egin zuten trafiko etenaldia eta herritar asko batu zen. Apirila amaierarako egin zuten hurrengo elkarretaratzerako deia.