"Zizurkilgo festa batzordeak, osasun agintarien gomendioak entzun ostean, larunbatean, hilak 14 egitekoa zen XXVII. Txapel Eguna ATZERATZEA erabaki du. Ekitaldi guztiak atzeratuko dira.
Arriskua txikia izanagatik, guztion osasuna lehenestea erabaki du festa batzordeak. Txapel eguna, hori bai, aurrerago ospatuko da, egoera bideratzen denean.
Ondorioz, afaltzeko txartela zutenei eskatzen zaie txartel hori mantentzeko eta balioko duela Txapel Eguna aste batzuk barru ospatzen denerako. Inork dirua itzultzea nahiko balu berriz, erosi duen jatetxean eskatu ahalko luke itzulketa.
Barkatu eragozpenak,
Zizurkilgo festa batzordea"