Koronabirusa

Behar bereziak dituzten herritarrei laguntzeko deia

Aiurri 2020ko mar. 15a, 14:16

Pello Mari OtaƱo plazan egingo dute bolondresen bilera

Behar bereziak dituzten herritarren laguntzeko, bolondres taldea osatuko dute Zizurkilen. Gaur, igandea, arratsaldeko 16:00tan egingo dute bolondresen bilera, Pello Mari Otaño plazan.

Adinekoei, umeak norekin utzirik ez dutenei, erosketak etxean jasotzeko premia dutenei, edo beste laguntza motaren bat behar dutenei laguntzeko, martxan jarriko dute bolondres taldea. Laguntza hori jaso nahi duten herritarrek, Udal bulegoetara deitu behar dute: 943 69 10 12 (1 luzapena).

Bolondres taldean parte hartu nahi dutenek ere telefono berera dei dezakete, izena eman eta disponibilitatea zehazteko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!