Koronabirusa

Aldaketak Udalaren harrera zerbitzuan

Aiurri 2020ko mar. 16a, 12:43

Zizurkilgo Udalak jakinarazi duenez, aurrerantzean Elbarrenako bulegoetan eskainiko dute harrera zerbitzua, eta beharrezkoa izango da aurrez hitzordua eskatzea: 943 691 012. Nolanahi ere, bide telematikoak lehenetsiko dituzte. Jarraian, zizurkil.eus gunean Iker Urruzola alkateak argitaratutako mezua:

COVID 19a dela eta jakinarazi nahi dizuet Udalaren  harrera zerbitzua Elbarrenako bulegoetan emango dugula. Bertara ezinbesteko kasuetan joatea eskatu nahi dizuet eta hara joatekotan aurretik telefonoz hitzordua eskatu beharko duzue. Telefonoa honakoa: 943691012.
Beste bi modutara ere jar zaitezkete harremanetan Udalarekin, telefonoz deituta, aipatutako zenbakian, edo bide telematikoak erabiliz Zizurkilgo Udalaren web orrian (www.zizurkil.eus), Udala on line/ Tramiteak on line atalean.
Azkenik, aipatu nahi dizuet Udalarekin bete beharreko epeak etenda geratzen direla hamabost egun hauetan.
 
 
 
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!