Koronabirusa

Aldaketak egingo dituzte errefuxaren bilketan

Aiurri 2020ko mar. 24a, 09:28

Tolosaldeko Mankomunitateko langileen osasuna bermatzeko, edukiontzietan bilduko dute errefuxa, larrialdi egoerak irauten duen bitartean. Hala jakinarazi du Zizurkilgo Udalak:

Bandoaren bidez jakinarazten dutenez, edukiontzi handien bidez egingo dute errefuxaren bilketa, egungo egoerak irauten duen bitartean. Horrez gain, norbait isolamenduan edo berrogeialdian badago, ez du hondakinik bereizi behar, eta dena errefusaren edukiontzira bota beharko du.

Gainerako herritarrek ohi bezala bereizi beharko dituzte hondakinak; organikoa, ontzi arinak, papera eta kartoiaren bilketa orain arte bezala egiten jarraituko dute.

Larrialdi egoera indarrean dagoenez, eskaera berezia luzatu dute, hondakin poltsarik lurrean ez uzteko.

Bolumen handiko gauza trasteen bilketa eten egin da. Eta bizilagunei eskatzen zaie, hondakin horiek kalera ez ateratzea. Horrez gain, Mankomunitateak gogorarazi du Andoain eta Tolosako Garbiguneak itxita daudela.

Behar bereziren bat duen herritarrak, 943 67 62 16 telefono zenbakira deitu dezake, edo info@tolosaldekomankomunitatea.eus helbidera idatzi.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!