Zizurkilgo Gaztezulok ateak itxi behar izan ditu, alarma-egoerari behar bezala erantzuteko, baina ez du bere jarduna eten, eta gogotsu dabil herriko gazteei proposamenak bidaltzen, etxeko egonaldia samurtzeko asmotan.
Horretarako, aste osoko programazioa antolatu du, eta egunero-egunero partekatzen du sare sozialen bidez, gazteek egun horretako ekimenean parte hartzeko, eta ekintzaren emaitzak bueltan helarazteko.
Gaur, martxoak 25, asteazkena, Hiru marran jokoa egiteko behar den materiala eta urratsak zintzilikatu ditu bere sare sozialetan (Facebook eta Instagramen), eta gazteek egindako lanen emaitzak jaso nahi ditu bueltan, gazteak elkarren artean harremanetan jartzeko, eta, hezkuntza ez-formala eta aisiaren bidez, tarte atsegin bat pasatzera gonbidatzeko.