Koronabirusa

Maria Lasa eta Maria Beloki, balkotik balkoira

Ainhoa Gil 2020ko mar. 25a, 21:57

Arratsaldeko 18:00etan jartzen dute hitzordua Maria Lasa eta Maria Beloki gazte zizurkildarrek. Trikitixa eta panderoa hartuta, bakoitza bere etxeko balkoira ateratzen da, herrigunea alaitzeko.

18:00etatik 19:00etara, ordubeteko saioa egiten dute bi gazteek. Kexa bat tarteko, atzoko emanaldia bertan behera utzi behar izan zuten, baina Udalaren babesarekin, eguneroko saioei ekin diete berriz gaur arratsaldean. Herrikide askok eskertzen dute bi gazteen saiakera, txaloz.

Alarma egoera honetan, bizilagunen arratsaldeak alaitzeko helburuz hasi ziren Lasa eta Beloki. Aurrerantzean ere, hitzordua mantentzeko asmoa dute, bakoitza bere etxeko balkoi eta leihotik, herriguneari bizitasuna emateko.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!