Gainera, Udalak, sarearen kudeatzaile eta bitartekari gisa, bere buruari ere betebeharrak izendatu dizkio, eta horiek guztiak kontsulta ditzakezue jarraian erantsitako protokoloan.
Gogoratu, halaber, oraindik aukera badagoela izena emateko, bai boluntarioen taldean, bai laguntza beharra dutenen taldean ere.
Azkenik, Udalak eskerrak eman nahi dizkie boluntarioen taldean izena eman dutenei, lankidetza eta elkartasuna beharrezkoak baitira egungo alarma-egoera honetan.
Protokoloa
Bizi dugun alarma egoera honetan, ezinbestekoa da COVID 19a ez hedatzea eta horretarako etxean geratzea eskatzen zaigu behin eta berriro adituen aldetik.
Adituek, 70 urtetik gorako pertsonak jotzen dituzte arrisku gehien izan dezaketenak eta hori kontutan hartuta, Zizurkilgo Udalak ohar bidez eta telefono dei pertsonalizatuak eginez, laguntza eskaini die.
Laguntza ez da 70 urtetik gorakoei mugatzen, haurren zaintza eta bestelako behar bereziak dituztenei ere zabaltzen da.
Herritar asko izan zarete laguntza eskainiz deitu duzuenok eta osatu den bolondres zerrenda luzea eta oparoa da.
Ondorengo protokolo honekin, beharrezko laguntza emateko garaian jarraitu beharreko neurriak zehazten ditu, bai Udalari dagokionak eta baita ere bolondresari dagokionak.
EROSKETARI DAGOKION PROTOKOLOA
UDALARI DAGOZKIONAK:
- Beharrak kudeatuko ditu eta bolondresen zerrenda erabiliko du beharren arabera deitzeko.
- Beharra duenarekin harremanetan jarri eta ze bolondres joango den ziurtatuko du.
- Erosketa egiteko beharra bada: eros zerrenda eginaraziko dio eta guztiaren balioaren dirua bolondresari emateko eskatuko zaio.
- Erosketak egiteko garaian (Farmazia barne), herriko merkatariengana bideratzeko ahalegina egingo du.
- Bolondres bakoitzari momentuan emango zaio, kalean ibili ahal izateko baimen orria.
- Bolondres bakoitzari momentuan emango zaizkio bere segurtasuna eta osasuna bermatzeko behar diren gauzak: Eskularruak, maskarak, …
- Kasuan dagokionaren erabakia.
BOLONDRESARI DAGOZKIONAK:
- Udalak ematen dion ziurtagiriarekin (zirriborroa atxikiturik) ibili beharko du. Kasu bakoitzerako bat.
- Beharra duenarengana iristean adeitasunez jokatuko du. Egoera honetan ezinbestekoa da gertutasun, elkartasun eta maitakorrak izatea.
- Konfidentzialtasuna mantentzea ezinbestekoa da.
- Segurtasun neurriak zorrotz beteko ditu. Distantzia (1,5 metro) mantenduko du, Eskularruak jantzita izango ditu une oro eta maskara ere erabiliko du. Beste neurririk hartu behar badu, Udalak adieraziko dio.
- Erosketak edo botikak erostera joan behar badu, behardunak zerrenda eta dirua sobre batean utziko dizkio atean bere izenarekin eta erosketen tiketa eta sobratutako dirua, erosketa zerrendarekin batera itzuliko dio behardunari.
- Kasuan Udalarekin adostutako erabakia .
ZAINTZARI DAGOKION PROTOKOLOA
UMEEN ZAINTZA
UDALAREN BETEBEHARRAK: - Udalak zaindu beharreko umeen adin tarteak aztertuko ditu eta, ahal den neurrian, adin tarte berdintsuko umeak dauzkaten familiak bilatuko dira bolondresen zerrendan.
- Gehienez 4 ume heldu batekin elkartu ahal izango dira.
- Bolondresak zaindu behar diren umeak bere etxera eramateko aukera izango du.
- Udalak finkatuko ditu umeak jaso eta bueltatzeko ordutegia eta modua (nork jaso eta eramango dituen zehaztuko da).
- Umeak zaintzeko beste familiarik topatu ezin den kasuetarako, bolondres zerrendatik zaintzailea aukeratuko da, gertutasun eta ezagutza irizpideak kontutan izanik. Kasu honetan, bolondresa umeen etxera joango da eta bertan zainduko ditu umeak.
- Kasuan dagokionaren erabakia
BOLONDRESAREN BETEBEHARRAK:
- Bolondresak umeak bereak izango balira bezala zaintzeko konpromisoa hartzen du eta bereak eta zainduko dituenak batera izango ditu.
- Bolondresak Udalak finkatutako ordutegi eta arauak beteko ditu umeen zaintzari dagokienez.
- Bolondresak zorrotz beteko du finkaturiko ordutegia.
- Bolondresak umeen gorabeherataz hitz egingo du umeen gurasoekin, hauek bueltatzen dituenean.
- Kasuan Udalarekin adostutako.
HELDUEN ZAINTZA
- Udalak gertutasun eta ezagutza irizpideak erabiliko ditu bolondres zaintzailea aukeratzeko garaian.
- Udalak helduaren zaintza lanak identifikatu eta bolondresari jakinaraziko dizkio.
- Udalak zehaztuko ditu zaintza ordutegiak.
- Udalak finkatuko ditu, kasuan kasu, bolondresak zaintza hau aurrera eramateko beharrezkoak diren babes neurriak.
- Kasuan dagokionaren erabakia
BOLONDRESAREN BETEBEHARRAK:
- Udalak finkatutako ordutegia eta lanak errespetatuko ditu.
- Udalak zehaztutako babes neurriak zorrozki beteko ditu.
- Bolondresak konfidentzialtasuna mantenduko du.
- Bolondresak, egoera kontutan izanik, zaintza ahalik eta modu goxoenean egingo du.
- Bolondresak adineko pertsonaren familiartekoei bere egoeraren berri emateko konpromisoa hartzen du.
- Kasuan Udalarekin adostutako erabakia.