Trabatuta geratu da kamio handi bat, Zizurkilen

Ainhoa Gil 2020ko mar. 30a, 13:35

Trabatuta geratu da kamioi handia. Argazkia: Mikel Ugartemendia

Zizurkilgo herrigunetik gertu, bidetik atera eta trabatuta geratu da trailer handi bat. Garai batean Perot enpresa zegoen pabiloian, Frila produktu izoztuen biltegia dago orain eta handik gertu izan da gertakizuna. Asteasuko errepidera daraman bide estuan, gurpilak bidetik atera eta trabatuta geratu da kamioi handia.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!