Koronabirusa

Txaloz eta doinu ederrez, herrikidea gogoan

Aiurri 2020ko mar. 30a, 21:47

Koronabirusa bere aurpegi latz eta ilunena agerian uzten hasia da azken asteotan. Birusaz kutsatutako pertsona ugarik etxeko goxotasunetik urrun eman dute azken arnasa, eta hori gutxi balitz, etxekoen hutsunea. Ondoko pertsonari agur egiteko aukerarik eza.

Egoera latz horien aurrean, ordea, auzotarren babes eta gertutasuna agerian geratu da beste behin. Gaur iluntzean, Zizurkilgo herriak txalo zaparrada beroa eskaini dio koronabirusaren ondorioz atzo zendu zen Manolo Sanchez Garcia zizurkildarrari. Bizilagun batek tronpetaz jotako  'Xalbadorren heriotzean' kantu hunkigarria eskaini dio.

Erlazionatuak

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!