Aberri Eguneko ospakizuna, Zizurkilen

Aiurri 2020ko api. 12a, 13:08

Koronabirusak hildakoak gogoan, minutuko isilaldia egin dute Zizurkilen, 12:30etan. Mikel Laboaren 'Hegoak ebaki banizkio' kantua abestu dute jarraian eta, txalo zaparradaren ondoren, 'Ikusi mendizaleak' kantuarekin eman diote amaiera eguerdiko omenaldiari. Aberri Eguna izanik, ikurrinak ageri dira herriko balkoi eta leihoetan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!