Emakumeak babesteko baliabide berria

Ainhoa Gil 2020ko api. 24a, 10:53

Emakumeen aurkako indarkeria salatu eta babesa edo laguntza eskatzeko telefono zenbaki berria eskaini du Zizurkil Udalak. Eguneko 24 orduz martxan dago 663 779 727 zenbakia, indarkeria pairatzen ari diren edo euren burua arriskuan ikusten duten emakumeek deitu, edo mezuren bat bidaltzeko aukera izan dezaten.

Telefono zenbaki berriaren berri eman du gaur Zizurkilgo Udalak. Arriskuan dauden edo indarkeria pairatzen ari diren emakumeek baliabide berria izango dute beraz aurrerantzean. 24 orduz egongo da martxan. Zizurkilgo Udalak jarritako zenbaki horrez gain, badaude aukera gehiago ere:

Larrialdietarako telefono zenbaki orokorra: 112

Emakumeei harrera egiteko telefono zenbakia: 900 840 111 

Haur eta nerabeei zuzendutako zenbakia: 116111 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!