Bihartik aurrera, etxetik kanpora kirola egiteko aukera izango da. Zizurkilek 5000 biztanle baino gutxiago dituenez, ez da horretarako ordutegi jakin bat errespetatu behar izango eta udalerri osoan zehar egiteko aukera izango da.
Paseotxoa emateko aukera ere zabalik izango da, gehienez binaka edota haurrak dituztenen kasuan, familian. Ordutegirik ez da izango kasu honetan ere, baina gehienez etxetik kilometro batera urrundu ahal izango dute ibiltariek.
Asteburuetan, jenderik gehien bildu daiteken puntuak saihestea eskatu du Udalak; Asteasuko bidegorria edota Joxe Arregi plaza, esaterako. Eta jende gehiagorekin gurutzatzeko garaian, distantzia mantentzeko eskaria luzatu du.
Amaitzeko, Udaletik jakinarazi dutenez, herrian barrena egin ahal izateko ibilbide ezberdinen berri emango dute, zizurkil.eus webgunearen bidez.